XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer ote zuen bada Mendiburu'k, orren gogoz oro bera entzutera erakarrtzeko, eta orrela denen biotz barreneraño sartzeko?.

Alde batetik len erran dugun saindu bat zelako aipu aundia, bertzetik bere euskera leun, garbi, bizia.

Azkoitiarr aundiki batek, orren predikuak entzun ondoan zionez, ari entzun ezik, ez omen zitekean sinets, orren gauz sakonak, ark bezain poliki eta egoki, euskeraz erran zitezkenik.

Kikeron bera ere latinez, Mendiburu euskeraz baño zuzenago ta ederrkigo ez omen zitekean mintza.

Ortaz gañera, bere aurpegi ederr eta gorputz lerden, lirain, egokiak bereganatzen zituen biotzak oro.

Itzketa ere agitz sarkorra zuen, ez aoz bakarrik, baita ere bere begi, aurpegi ta eskuz; orrela denen begi-belarriak bereganaturik, oro, zirkinik ere egin gabe, adi-adi zitzazkiola.

Logroño'ko ikastetxe-Erretora zan Uriarte'tarr Lorentzo A'k erraten zuan, erdal errian berekin Mendiburu mixioetara eramanik, illun-etsiturik gelditu zela, aren predikuaren asiera ikusirik; entzunik zeukan aren su ta garr ospea, gezurrezkoa zela iruditu omen zitzayon.

Itzaldian aintzinat zidoan bezala, sutu ta sutuaz, ondarrerako berorreri ere izu-ikara bat sartzeraño, oro irazeki omen zituen.

Bere predikuetan, Jesus'en Biotza'ren debozioa eta Sakramendu Sainduarena edatzeko sayatzen zen.

Onela derra ber-berak: .